Atzo San Blas eguna izan zen eta espero dugu kordoiak jarri izana aurten estarriko minik ez izateko. Era beran esaten dizuegu gaur azoka egongo dela Bilbon eta baita beste leku askotan ere.
Hemen daukazue San Blaseko opilen errezeta ( 1 lb = 0.45)
Hau da behar duguna:
Libra bat uruna
- Libra erdi azukre
4 arrautza (zuringo bat aparte laga)
Royal kutxarakadatxo bat
0.50 gramo mantekilla
Anis esentzia kafe kutarakadatxo bi
0.100 gramo glas-azukre
Eta hemen egin beharrekoa:
1. Uruna mahaixan ipini eta erdixan zulotxo bat egitten da (sumendibaten antzera), eta bertara botatzen da, azukria, arrautzak, Royala
eta anisan esentzia. 2.Masia prest daonian, mantekillia bota eta ondo
amasau egin bihar da. Behin ondo eginda dagola, marmolan gainian zabaldu formia emoteko.
3.Gero labara sartu bihar dira (ez dago denbora konkreturik, zaindu egin bihar da noiz einda dagon).
Eta hau gaineko zuria egiteko:
Kazo baten 6 ur kutxarakada eta 15 kutxarakada azukre ipintzen dira sutan. Urtzen danian, aurretik apartautako zuringua (aurretik batiduta egon bihar dana) botatzen jako.
Honen ostian hiru nota dare:
Zenbat eta azukre gehixago bota, zurixaua gelditzen da.
Zuringo bikin egin bihar da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Iruzkinak