2011-03-31

Aditz laguntzaileren batekin arazorik bai?

Aditz laguntzaileekin laguntza behar baduzue, aditzak.com -en edo hemen sar zaitezkete.

FUTBOL TXAPELKETA

Martxoaren 21ean hasi zen denok itxaroten geuden futbito txapelketa. Lehiaketa berria da, pasa den urteetan ere antolatu genuen,  baina bakarrik bi egun iraun zuen; urte honetan aldiz, egun bakoitzean partida bat jokatuko dugu. Kultur ekitaldiaren bigarren egunean amaituko da txapelketaren finalarekin batera. 



Lehenengo partidetan adin bereko ikasleok jokatuko dugu , baina partidak aurrera joan ahala maila desberdineko ikasleon kontra jokatuko dugu. Txapelketa 1.A-ko eta 1.B-ko ikasleekin hasi zen, 1A-ko ikasleen garaipenarekin.


ZORTE ON!!

David Sobrino eta Unai Valtierra 4A

2011-03-30

KORRIKA 17

       Korrika bi urterik behin, euskararen alde egiten den martxa  da. Aurtengo korrika 17ren leloa: maitatu, ikasi, ari...euskalakari. Apirilaren 7tik 17ra Trebiñutik-Donostira izango da. Jakin nahi baduzue noiz eta zer ordutan pasako den Bilbotik, klikatu hemen.
ANIMA ZAITEZ!




Irati eta Ane 4.maila A

2011-03-29

Twitter aplikazioak 5 urte bete du.

2006ko uztailean sortu zen. Jende asko zaletu zen, batez ere, 2007an. 2006an inork ez zuelako ezagutzen. Linka hemen.

Iker Temez, Amaia Blanco eta Ibon Almaraz

Goserik bai?


Sukaldean  hainbat eta hainbat errezeta dituzue  nahi duzuena prestatzeko.

2011-03-28

Break On Stage

GALDUKO DUZU BURUA!


Hona hemen datorren Apirilaren 9.an  La Casillan urtero ospatzen den kale-kultur ekitaldi famatuenetarikoa Bilbon.
Break Dance, B-Boy, Mc edo Graffity-er bat bazarete edo joan gura badaukazue, klik egin hemen. (Jon Iturmendi eta Jon Mujika)

San Mames Barria

Badakizue nolakoa izango den San Mames berria?  Eitb eta Hiru.com atariek honako infografia sortu dute.


2011-03-25

IRRIKA.NET



Irrika, DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dagoen aldizkaria da eta bere osagarria den web gunea ere badu: www.irrika.net.  Elhuyar Fundazioa arduratzen da bai aldizkariko zein web guneko edukiak lantzeaz.




Jonatan Gonzalez 3.B

2011-03-23

Bista ona daukazue?

           Zenbat hanka ditu elefante honek? 

Ondo pentsatu, oso zaila da eta!

Alba Rodriguez eta Irati Ranedo

2011-03-22

SINDE Legea

Orain deskargak OFIZIALKI debekatuta egongo dira eta sgaek bilatuko ditu deskargak egiten dituzten erabiltzaileak: Emule, beste  programa batzuen artean, denbora batez zerbitzuz kanpo egongo da.

Ibon Montaño, Lander Merino eta Jon Ander Ribera

2011-03-21

110km/h edo 120km/h




Orain arte, 120km/h abiadura zegoen, baina duela gutxi 110km/h abiadura jarri dute mugatzat, gasolina gutxiago kontsumitzeko eta kutsadura murritzteko asmoarekin. 
 
Horrekin batera, istripuak txikituko direla diote, baina… nork daki zer gertatuko den.
 
Batzuk ez daude alde, batez ere kargak garraiatzen lan egiten dutenek, denbora gehiago egongo direlako bidaian. 

Ba al zaude zu ados lege berri honekin?
Jone eta Ainhoa 4.maila A

2011-03-20

Japonia lurretik saiatzen ari da orain Fukushima hozten

Helikoptero eta itsasontzien artean milaka tona ur bota dituzte hirugarren erreaktorean, baina erradiazioa ez da murriztu eta orain ur-kanoiak ekarri dituzte.





Jon Rojo eta Iñigo Prada

JAPONIAKO HONDAMENDIA



Hemen daukazue tsunamiak Japonian errautsi duena. Iñigo Sanchez eta Aitor Vivas-en partetik.

youtube:

2011-03-17

3 dimentsiotan


Neure burua piztu from WillyRoa on Vimeo.


"Hiru dimentsiotan bizi gara. Zergatik ez hiru dimentsiotan jolastu? Ni hasi nintzen Blender programa aurkitu nuenean. Software librea da, eta kasualitatez topatu nuen. Nire lanean, zientzia-dibulgazioan, asko lagundu dit. Hasieran gauza sinpleak besterik ez nuen egiten, baina denborarekin ikasten joan nintzen eta geroz eta irudi sofistikatuagoak egin ditut. Hala ere, asko falta zait ikasteko... esango didazue", hala dio WillyRoak, blog honen sortzaileak.

2011-03-10

Euskararen etxean , Kixmi, Arrate Egaña , 3. mailako ikasleak eta barreak..

Kixmi elurpean irakurri eta landu ostean, Arrate Egañarekin egoteko aukera izan dugu. Eskertzekoa da Arrate Egaña geure artean berriro egon izana, baita zeuon parte-hartzea ere.  
Orain, argazkiari begira...eta...
Zergatik egiten duzue barre?