2011-01-31

Saria


Prentsa idatziaren saria eskuratu du GAZTEZULOk. Hona hemen gainerako sarituak: Ahotsak.com -Internet-, Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren Nik ere euskaraz kanpaina -publizitatea- Gaztea irratiko Ekaitz perfektua programa -irratia- eta ETB3ko Orain saioa -telebista atalean-.

2011-01-25

ATE IREKIAK

Laster institutuan ateak  denontzako irekita egongo direla gogorarazi nahi dizuegu.

Beraz, urtarrileko 31etik otsailaren 10ra jendea matrikulatu ahal izango da Saninazio Institutuan.

2011-01-21

Euskaraz jokatzeko gogorik?


Galde-erantzunen jokoak eskaintzen dituen webgunea duzue honako hau. Jokoa erraza da, izena /ezizena idatzi kategoria bat hautatu (aditza, gramatika, ortografia, esaerak, hiztegia edo sinonimo-antonimoak), eta galderei erantzuten hasi.
Gramatika eta hiztegia lantzeko baliabide entretenigarria. Anima zaitezte!!

2011-01-20

Harrapazank

Aurten ere  distirazank, dantzazank eta jozanken parte hartzeko aukera izango duzue. Badakizue zer diren lipdub eta flashmoba, hauetan ere parte hartzeko aukera izango baituzue.


Informazio gehiago hemen  edo tuentiren bidez harrapazankera mezua bidali

2011-01-17

Bizikleta bat opari!!!

Betizuren bazkide bazara, hau duzu zure aukera! 30erarte hemen klick eginez bizikleta bat irabazteko aukera izango duzu.

Dena dela, zozketa gehiago hemen.

2011-01-14

Astero zinema aretoetara datorrenaren aurrerapena

Astero, Aitor Abaroak Gaztezulo aldizkarian datozkigun film berriez hitz egiten du.Hile honetan "Rabbit hole" pelikulaz ematen digu informazioa.

2011-01-13

K18

 

'Kultura 18/K18' txartelarekin antzerki, dantza, opera, musika eta zinema emanaldiak doan ikusteko aukera izango dute Bilboko 2.500 gaztek. Gainera, % 50eko beherapena izango dute bigarren sarreran.

Gehiago irakurri

2011-01-10

Sexu kontsultak Gaztezulo aldizkarian

 Gaztezulo aldizkarian askotan nerabeok sexuari buruzko hainbat zalantzaren argibideak aurkitu ditugu:

• 1.Lehen aldian ez dut gozatu
Kezka batzuk ditut. Neska naiz eta orain dela gutxi izan da nire lehen aldia larrutan egiten dudana. Ez da nik espero nuen bezala izan. Asko kostatu zitzaigun zakila alutik sartzea eta gainera izugarrizko mina egiten zidan. Sartzea lortzen genuenean ez nuen gozatzen. Jakin nahiko nuke zergatik kostatu zitzaigun horrenbeste, zergatik egiten zidan min eta zergatik ez nuen gozatzen. Baita hori berriz ez gertatzeko zer egin behar dudan. Eskerrik asko. Zuen erantzunaren zain nago! 

• 2.Oso agudo korritzen naiz
Kaixo! niri gertatsen zaidana da neska batekin amodioa egitean oso agudo korritzen nazela. Ba normalean ez dut aguantatsen hiru edo lau minuto baino gehiago. Zergatik da? zer egin dezaket gehiago aguantatzeko? nire neskalagunari ez dio denbora ematen korritzeko, eta arazo bat da.

Gehiago irakurri nahi baduzue egizu klik hemen