Mostrando entradas con la etiqueta Kirola. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Kirola. Mostrar todas las entradas

2011-03-31

FUTBOL TXAPELKETA

Martxoaren 21ean hasi zen denok itxaroten geuden futbito txapelketa. Lehiaketa berria da, pasa den urteetan ere antolatu genuen,  baina bakarrik bi egun iraun zuen; urte honetan aldiz, egun bakoitzean partida bat jokatuko dugu. Kultur ekitaldiaren bigarren egunean amaituko da txapelketaren finalarekin batera. 



Lehenengo partidetan adin bereko ikasleok jokatuko dugu , baina partidak aurrera joan ahala maila desberdineko ikasleon kontra jokatuko dugu. Txapelketa 1.A-ko eta 1.B-ko ikasleekin hasi zen, 1A-ko ikasleen garaipenarekin.


ZORTE ON!!

David Sobrino eta Unai Valtierra 4A

2011-03-28

Break On Stage

GALDUKO DUZU BURUA!


Hona hemen datorren Apirilaren 9.an  La Casillan urtero ospatzen den kale-kultur ekitaldi famatuenetarikoa Bilbon.
Break Dance, B-Boy, Mc edo Graffity-er bat bazarete edo joan gura badaukazue, klik egin hemen. (Jon Iturmendi eta Jon Mujika)

San Mames Barria

Badakizue nolakoa izango den San Mames berria?  Eitb eta Hiru.com atariek honako infografia sortu dute.


2010-11-08

Xabi Alonso

Xabi Alonso (Tolosa, 1981) Real Madrileko jokalaria da aurtengo Urrezko Baloia irabazteko hautagaietakoa, FIFAk jakinarazi duenez. Honek 23 jokalari hautatu ditu horretarako, eta urtarrilaren 10ean emango du irabazlearen izena, Zurichen.



FIFAk hautatuko 23 jokalariak hauexek dira: 

  • Xabi Alonso (Euskal Herria)
  • Dani Alves (Brasil)
  • Iker Casillas (Espainia)
  • Cristiano Ronaldo (Portugal)
  • Didier Drogba (Boli Kosta)
  • Samuel Eto'o (Kamerun)
  • Cesc Fabregas (Herrialde Katalanak)
  • Diego Forlan (Uruguai)
  • Asamoah Gyan (Ghana)
  • Andres Iniesta (Espainia)
  • Julio Cesar (Brasil)
  • Miroslav Klose (Alemania)
  • Philipp Lahm (Alemania)
  • Maicon (Brasil)
  • Leo Messi (Argentina)
  • Thomas Muller (Alemania)
  •  Mesut Ozil (Alemania)
  • Carles Puyol (Herrialde Katalanak)
  • Arjen Robben (Herbehereak)
  • Bastian Schweinsteiger (Alemania)
  • Wesley Sneijder (Herbehereak)
  • David Villa (Espainia)
  • Xavi (Herrialde Katalanak) 

Zeuen ustez, nork irabaziko du Urrezko Baloia??