2011-01-10

Sexu kontsultak Gaztezulo aldizkarian

 Gaztezulo aldizkarian askotan nerabeok sexuari buruzko hainbat zalantzaren argibideak aurkitu ditugu:

• 1.Lehen aldian ez dut gozatu
Kezka batzuk ditut. Neska naiz eta orain dela gutxi izan da nire lehen aldia larrutan egiten dudana. Ez da nik espero nuen bezala izan. Asko kostatu zitzaigun zakila alutik sartzea eta gainera izugarrizko mina egiten zidan. Sartzea lortzen genuenean ez nuen gozatzen. Jakin nahiko nuke zergatik kostatu zitzaigun horrenbeste, zergatik egiten zidan min eta zergatik ez nuen gozatzen. Baita hori berriz ez gertatzeko zer egin behar dudan. Eskerrik asko. Zuen erantzunaren zain nago! 

• 2.Oso agudo korritzen naiz
Kaixo! niri gertatsen zaidana da neska batekin amodioa egitean oso agudo korritzen nazela. Ba normalean ez dut aguantatsen hiru edo lau minuto baino gehiago. Zergatik da? zer egin dezaket gehiago aguantatzeko? nire neskalagunari ez dio denbora ematen korritzeko, eta arazo bat da.

Gehiago irakurri nahi baduzue egizu klik hemen 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Iruzkinak